TELESAILAK: “Antidisturbios” eta “Veneno” aztertu ditu Iskandar Hamawyk

Bi telesail ekarri dizkigu Iskanda Hamawyk. Lehnengoa “Antidsturbios” izan da.  6 atal ditu.  Sei polizia etxegabetze arazotsua egin dute Madrilgo erdigunean, baina kaleratzea zaildu eginten  da eta tragedia bat gertatuko da. Poliziaren Barne Arazoetarako talde batek ikertuko du gertatutakoa, eta poliziek  ondorio larriak izan ditzaketela salatu dute. Errealitateari eta bizi garen garaiari itsatsitako telesail da, baina ez du epaitzen, ez du estereotiporik elikatzen, ez du kolektibo bakar bat ere karikaturizatzen eta ez da politikoki kokatzen”.Vicky Luengo Barne Arazoetako agente baten papera egiten du, eta “puma 93” ko istiluen aurkako sei poliziak ikertzen ari da. Pantaila zeharkatzen duen konplizitatearekin, Raul Arevalo, Alex Garcia, Hovik Keuchkerian, Roberto Alamo, Raul Prieto eta Patrick Criadok pertsonaia konplexu eta kontraesankorrak osatzen dituzten ikertutako polizia taldea antzeztuko dute.”Veneno” izan da bigarren telesaila.  2020an Espainiako Atresplayer Premium plataformak eman duen telesail laburra da. Javier Calvoren eta Javier Ambrossiren zuzendaritzapean, La Veneno espainiar aktorea eta vedettearen bizitza eta bizipenak ditu ardatz. Guztira 8 atalez osatuta dago.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #114: Chris Dave and the Drumhedz, Ought, Tenpora, Perfume Genius, Bill Callahan, Ruper Ordorika

ar. Urr 20 , 2020
Gaurko saioa formazio bitxi baten musikarekin abiatuko dugu, Chris Dave an the Drumhedz. Rap, soul, jazz… Amalgama ederra lortzen dute. Euren estreinako diskoa izango dugu entzungai. Hurrengo minutuak Quebec-eko talde batekin emango ditugu. Ought taldeak 2018an atera zuten euren azken diskoa Room Inside the World izenekoa. Bertatik abesti pare bat […]

Honekin lotuak