Arriaga Antzokian estreinatu berri dute Hiru emakume antzezlana. Estreinaldia aurretik Ane Pikaza aktorearekin berba egiteko aukera izan dugu. Ande r Cornejo gure kolaboratzailean aktorearekin izan da. Mireia Gabilondok Ane Pikaza, Ylenia Baglietto eta Ainhoa Etxebarria aktoreen lana zuzenduko du. Antzezlana Silvia Plathen izen bereko liburuan oinarrituta dago eta amatasunaren inguruko hiru ahots eramango ditu oholtzara.
Bizkaiko basoetako egoera sakontasunean aztertu eta basoen kudeaketa egiteko modu berriak ezagutzeko antolatu dituzte, Ekologistak Martxanek Basoen inguruko hirugarren jardunaldiak. Bertoko basoen kudeaketa aztertu eta beste erkidego batzuetako esperientziak ezagutzeko aukera izango da datozen egunetan. Informazio guztia Edu Renobales ekologistak Martxaneko kideak eman digu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180316_Ekologistak_Basoak.mp3 Deskargatu hemen. Informazio gehiago: http://ekologistak.org