Harrapazank ekimena etxean martxan da

Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak hiriko gazteen artean euskara sustatzeko antolatzen duten Harrapazank kultur programak sareko eskaintza eraberritua egingo du, ‘Harrapazank isindahouse’ izenburupean. Itsaso paiak ekarri dizkigo ekimenaren xehetasun guztiak. “Harrapazank isindahouse” ekimenak etxetik aritzeko lau aukera prestatu ditu: “Klikazank” sareko proben lehiaketa, “Harrapazank eszena” talentu lehiaketaren sareko bertsioa, “Arratsaldeak” lantegi eskaintza eta “#Harrapafest” zuzeneko jaia. Programak hainbat sari banatuko ditu gailu eta opari txarteletan, eta parte hartzeko xehetasunak www.harrapazank.eus webgunean eskura daitezke.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Pobrezia ez hedatzeko eta bizi-baldintza duinei eutsi ahal izateko neurri ausartak hartu behar dira.

ar. Api 21 , 2020
Gaurko tartean Maitane Jaio ekonomilaria batu zaigu. Lanaren eta bizitzaren gaineko kalteak saihetsezinak direlako, politika ausarta ezinbesteko da larrialdi egoeraren aurrean, langileria babesteko eta bizitzaren iraunkortasuna bermatzeko neurri zehatzen bidez. Orain arte hartutako erabakien errepasua egin dugu. Asko izango dira persianak itxi beharrean egongo direnak itxialdiari ezingo baitiote aurre egin. […]

Honekin lotuak