Otsailaren 11, aipatu bezala “Emakume zientzialariaren nazioarteko eguna” da gaurkoa, horregatik zientzialarien ahotsak ekarri ditugu gaurko saiora. Maitane Alonso Monasterio, Ikerketa maite duen medikuntza-ikasle ekintzailea dugu. Aspaldi ezagutu genuen Plaza Berrian, Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan. Bertan pasioz azaldu zigun jakiak ontziratzeko makina berri baten inguruko ikerketa gaur egun horretan jarraitzen du. Janaria kontserbatzeko metodo iraunkor bat aurkitzeko helburua duen enpresa bat sortu du Maitanek, eta aste honetan Bruselan izan da, No more Matildas” ekimenean parte hartzen.
Deskargatu hemen.