Ikusten ari gara lehen dositik txertoek gaixotasunaren alderdi larrienetatik babesten dutela eta transmisioa prebenitzen dutela, hau da, hein batean behintzat, esterilizatzaileak direla. Baieztatuz gero, errazagoa izango litzateke talde inmunitatea lortzea. Horretarako, beharrezkoa da pertsonen %70 txertatuta egotea.
1969an Roberta Flack Ipar Karolinako soul abeslariak bere lehenengo grabazioa egin zuen Atlantic disko etxerako. Bertan Leonard Cohenen Hey, That’s No Way to Say Goodbye ageri zen. Hori entzun dugu eta, jarraian, disko hartan zegoen kantu bertsio arrakastatsuena: The First Time Ever I Saw Your Face. Jarraian, kantu haren jatorrizko […]