Txertatutako populazioaren % 70i buruz hitz egiten denean, sarritan ez dira kontuan hartzen 18 urtetik beherakoak. Kontuan hartu behar da, gainera, birusaren aldaera batzuek, dirudienez, txertoetatik ihes egiten dutela, eta ez dakigu immunitateak zenbat irauten duen. Gure mundu globalizatu honetan, txerto-estalduran dauden desberdintasun handiak konpontzen ez diren bitartean, beti egongo […]

Berlinen 25.000 parte-hartzaile baino gehiagorekin egindako ikerketa batek baieztatu du sintomarik gabeko pertsona bat ospitaleratutako gaixo bat bezain kutsagarria izan daitekeela. Azterketaren arabera, birus-karga handia duten parte-hartzaileen herenak baino gehiago asintomatikoak dira edo sintoma arinak besterik ez dituzte. Gainera, pertsona horien batez besteko adina 37 urtekoa da, adin-talde oso aktiboa […]

Uste da SARS-CoV-2-aren jatorria saguzarrak direla, eta horietatik gizakiengana igaro zela, ezagutzen ez den tarteko beste animalia-espezie baten bidez. Tarteko animalia ez ezagutzeak ez du esan nahi animaliei ez zaienik transmititzen, izan ere, ikusi dugu bisoi-granjetan agerraldiak izan zirela. Azaldu dira kutsatutako animaliak zoo batzuetan ere, tigreak, lehoiak eta beste […]

Dosi bakarreko Janssen txertoa ematen hasi da. Saiakuntza klinikoek frogatu dute dosi bakarra nahikoa dela % 67 infekzioaren aurka babesteko. Astrazeneca eta Sputnik  txertoak bezala, txertoa adenobirikoa da, hau da, koronabirusaren S proteina sortzeko behar den informazioa garraiatzen du. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210601_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.

Gauza gutxik ematen dute besarkada zintzo batek edo sentitutako laztan batek baino kontsolamendu handiagorik. Alabaina, laguntza fisiko eta emozionalaren beharrean gauden egoera honetan, saihestu beharrean gaude, gehien maite ditugun pertsonei birusa ez transmititzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210525_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.

Herrialde batzuetan antigeno-testen erabilera bultzatzen ari dira autodiagnostikoak egiteko. Proba bizkorragoak eta merkeagoak dira eta, aditu askoren iritziz, oso lagungarriak izango lirateke pandemiaren kateak ahalik eta azkarren mozteko. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210511_koronabirus.mp3 Deskargatu hemen.

Izurriaren bilakaera ulertzeko funtsezko kontzeptua da hazkunde esponentziala, horrela hedatzen baita birusa. Hobeto ulertzeko, alderantzizko piramide batekin alderatzen dugu; piramide horretan, maila batetik bestera igotzerakoan azalera bikoizten da. Beraz, jaitsi eta aurreko puntura iristeko, haren hedadura ere murriztu behar da. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210504_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.

COVAX, txertoak berdintasunez eskuratzeko helburua duen ekimena da, Osasunaren Mundu Erakundeak bultzatuakoa. Txertoak jaso dituen lehen herrialdea Ghana izan da. Helburua da 2021ean 2.000 milioi dosi banatzea ekonomikoki pobreenak diren 92 herrialdeetan. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210427_koronabirusarenGakoak.mp3 Deskargatu hemen.  

Koronabirusak eragindako infekzioaren ondorioak ez dira horren larriak haur eta gazteetan. Oraindik argi ez dagoena da transmisioan jokatzen duten papera. Dirudienez, adinaren araberakoa da, txikienek ez dute birusa adinekoek bezain erraz transmititzen. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210420_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.