POTTO: Elorrioko eta Deustuko bertso saioetan egon gara

CCVI saioa egin dugu gaur (251.a), GURE POTTO saioan bertsoa, errima, kantua eta prosa… presente!
Durangoko bertsolari eskolaren eskutik heldu zaigu Durangaldea Uztabarritzen ekimena, martxotik uztailera arte luzera betean ibiliko dena, eta Elorrioko Gaztetxean izandako aurreneko saioa zabaldu dugu. Bertan izan ziren, Iker Apraiz en gidaritzapean, Aitor Esteban ‘garrote’, Iruri Altzerreka, Txaber Altube eta Erika Lagoma. Hori nahikoa ez eta Deustuko EZ-jaietan ere izan gara: Arkaitz Estiballes, gai-jartzaile lanetan; kantuan, Maite Sarasola, Aitor Mendiluze, Alaia Martin eta Oihana Iguaran.

Biba el berso eta… Beste 250 ditugu zain

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Negazionismoa eta negazionistak

og. Mar 25 , 2021
Gaur Iñakik negazionismoa eta negazionistak jarri ditu mahai gainean, pandemia dela eta, puri-purian dagoen gaia baita. “Zientifikoki frogatuta dagoen ebidentzia ukatzea” dela dio hiztegiak. Darwinen bilakaeraren teoria ukatzen dute kreazionistek, lurra biribila denik ukatzen dute terraplanistek eta, ekologiaren arloan, klima aldaketa gertatzen ari denik ukatzen dituztenak ere badira. Negazionista peto-petoenak […]

Honekin lotuak