HAUXE GURE LURRA: Negazionismoa eta negazionistak

Gaur Iñakik negazionismoa eta negazionistak jarri ditu mahai gainean, pandemia dela eta, puri-purian dagoen gaia baita. “Zientifikoki frogatuta dagoen ebidentzia ukatzea” dela dio hiztegiak. Darwinen bilakaeraren teoria ukatzen dute kreazionistek, lurra biribila denik ukatzen dute terraplanistek eta, ekologiaren arloan, klima aldaketa gertatzen ari denik ukatzen dituztenak ere badira. Negazionista peto-petoenak nortzuk dira baina? Koronabirus izurritearekin horiek gaitzezten dira leku guztietatik, baina… berdin gaitzezten ote dira gizartean zientifikoki frogatuta dagoen klima aldaketa eta gainean daukagun hondamendi ekologikoa ukatzen dutenak edo bizitzen ari garen hondamendi sozialak eskatzen duen justizia sozialaren negazionistak?

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Bestebi" plataformak etxerik gabeko pertsona baten heriotza salatu du berriro

og. Mar 25 , 2021
Etxebizitza-bazterkeriaren kontrako eta etxerik gabeko pertsonen aldeko “Bestebi” plataformak salatu egin du Bilboko herritar baten heriotza. Peter deitzen zioten auzokoek 23 urteko gazteari, jatorri poloniarrekoa zen eta kalean bizi zen Uribarri auzoan. Konfinamendu soziala heldu eta batera, La Casilla kiroldegian ostatu zen, baina, hau amaitu eta ostatua iztean, udal aterpetxe […]

Honekin lotuak