Urte berri on! Ikasturtearen aurreneko saioa entzungai; POTTO irratsaioaren aurreneko kolpea. Bizkaiko Udagoieneko fasearen lehenengo saioa izan genuen Urdulizen, eta bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai gaurko saioan. Aitor Bizkarra izan zen garaile 518,5 puntu bilduta, kantu-diktadura betean; bigarren Izaro Bilbao TAKETeroa izan zen, 451 puntu biribil bilduta eta ondoren sailkatu […]
Erlantz Ibargurengoitia
Kirolaren desoreka eta eskirol izatearen magia. Biak nahastuko ditugu gaurko saioan. Arbitroen mundua ezagutuko dugu Severo Gonzalez Lekue handiarekin; kazetari NAIZtarrek beren berbaldi librea ekarriko dute; Ane Zabalak Eskirol mozorroa jantzi eta ikusentzunezko gomendioa egingo digu: “Arbitroa” italiar pelikula klasikoa; Vitor Beaskoetxearen kronika; Maite Sarasolaren bertsoak… den-dena, berba goxoz eta […]
Potto egitearen graziak batu gaitu berriz ere Bilbo Hirian, eta bertso freskoak ekarri ditugu zuen buru-belarrien gozagarri. Sakana aldea izan dugu jomuga, Euskal Herriaren erdigunea. Abuztuaren hasieran Bakaikuko barnetegian izandako bertso-afariaren kantu aukeratuak dira gaurko protagonistak: Sustrai Colina eta Idoia Granizo izan ziren ohorezko gonbidatu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/241022_potto_bakaikutik.mp3 Deskargatu hemen.
Kirol ala Eskirol? Biak ditugu Bilbo Hiria irratian, Kirol Eskirol saioan. Herri lasterketak eta lehia, kronometroaren diktadura, norgehiagokaren ajea… Gaurkoan Ane Zabala soinu-teknikari lanetan, Iker Perez gaminiztarrak Arturo Peñaren omenezko krosaren berri eman digu; Gaizka Suarez deustuarrak tomaterrian duten KM bertikala zabaldu digu, Deustua-Berriz lotzearen ederra, auzolanaren indar betean eta Ramon […]
Bizkaiko bertsolari txapelketaren azkenaurreko finalerdia eta Bakaikuko barnetegian antolatutako bertso-saioa aletu ditugu. Txapelketa eta puntuaziorik gabeko plaza. Santurtziko saioan Jone Uriak eskuratu du finalerako txartela eta atzetik izan ditu (urrun) Txaber Altube, Aitor Bizkarra, Unai Mendiburu, Mikel Goiriena eta Bittor Altube. Bakaikuko barnetegian, berriz, bertso-saio bixia eskaini zuten Aissa Intxaustik, […]
Txapelketa eta jaialdi, puntuazio eta plazaren haize fresko. Bi mundu bisitatu ditugu gaurko saioan, Erandio eta Etxarri-Aranatz herrien bidez: Bizkaiko Bertsolari txapelketaren laugarren kanporaketa eta Etxarrri-Aranatzeko jaietako bertso-saioa. Numeroen diktaduran, Unai Mendiburu izan zen garaile Erandion, eta segika izan zituen, hurrenez hurren, Imanol Uria, Paule Ixiar Loizaga, Igor Galartza, Ander […]
Herri kirolen munduan murgildu gara, gaurko KIROL ESKIROL saioan. Arkaitz Lizarraldek, ARKAIA SPEED AXE, aizkorak egiten dituen enpresaren berri ekarri digu. Joseba Etxebarriak, Gernikan sortu duten herri kirol eskolaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Harriari ere egin diogu tartetxo bat eta Udane Ostolazak harri-jasotzaileak kontu andana ekarri dizkigu. Sokatira Gaztedi taldearen […]
Bertsolaritzaren lubakian, Txapelketa Nagusia aztertu dugu Bilbo Hiria irratian. Durango izandako aurreneko faseko akabuko finalerdia aletu dugu, eta bertsoak eskaini aukeraketa diktatorialean. Bertsolariak prosan ere jarri ditugu: Aitor Mendiluze, Ekaitz Goikoetxea eta Beñat Lizaso On egin https://bilbohiria.com/docs2/2022/potto/221115_potto_duango.mp3 Deskargatu hemen.
Txapelketa Nagusiaren aparretan ibili gara gaur POTTO irratsaioan, eta finalerdietako aurreneko kolpeak zabaldu. Elizondo, Donibane Garazi eta Irun herri-hirietan izan ziren saioak aztertu ditugu, puntuazioen deman murgildu eta bertsolarien kantuak zentralitatera ekarri Alaia Martin, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina izan ziren garaileak hurrenez hurren; finalaurrekoen bigarren faserako sailkatuak, datorren astean, […]
Bertsoaren lubakian, Bertsolari Txapelketa nagusiaren final laurdenak aletu ditugu, eta saioetako bertso preziatuenak hedatu (aukeraketa diktatorialean). Finalerdietarako sailkatu direnen ahotsak ezagutu eta puntuazio, prosa zein kantuan gozatu ederra hartu. Unai Iturriaga eta Joseba Santxo izan ditugu prosa bizian, bertso-jarduna eta Ganbara kontuetan. https://bilbohiria.com/docs2/2022/potto/221019_potto.mp3 Deskargatu hemen.
