Gaurkoa Ana Arzuaga kantaria ekarri digu Rafa Ruedak. Verde Prato moduan sinatzen ditu bere lanak. Kantari eta margolaria dugu. Tradizioan oinarritutako lana ondu du, ahotsa eta teklatuaz. Gai minimalistak aurkezten ditu, teklatua eta ahotsa erabiliz, askotan herriko folklorearen tradizioan oinarrituta, abestiaren bidez hitzaren eta airearen arteko batasuna aztertzeko.
Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Portadatik abiatu dugu errepasoa. Aste honetan erreportaje nagusia June Fernandez kazetariak egin du. Espainiako kongresuan negoziatzen ari diren Trans legearen inguruko xehetasunak ekarri ditu. Ohian Indart dantzariari eginiko elkarrizketa ekarri digu. euskal dantza eta dantza garaikidea bizi […]