70 auzo elkarte, eragile sozial eta kultural baino gehiago batu dira Bilboko Hegoaldea Bizirik plataforman, Udal eta Foru Gobernuak auzo hauekin hartutako konpromezua bertan behera utzi duela salatzeko. Artazu Goikoa, Artazu Behekoa, Betolaza, Irala, Iturrigorri-Peñaskal, Larraskitu, Errekalde, San Adrián, Urizar Dorrea eta Uretamendi auzoekiko konpromezua hain zuzen. Arrate Lopez plataformako kideak azpimarratu digu auzo hauetako premiak larriak direla. Premien artean, Errekaldeko autopistaren eraisketa edo Metroko 4Linea moduko azpiegiturak edota obra txikiagoak, hala nola, auzoetan irisgarritasuna bermatuko duten elementu mekanikoen eraikuntza nabarmentzen dira. Modu berean, Udal gobernuari eskatu diote espazio publikoaren mantenimendua hobetzeko, batez ere, garbiketa, lorezaintza eta osasungarritasunari dagokionez, eta aparkatzeko arazoari konponbidea bat eman behar zaiola gogorarazi dute.
Deskargatu hemen.