“Fant”-en aurtengo 27.en edizioa maiatzaren 7tik 16ra arte izango da. “Ilargi guztiak. Todas las lunas” filmaren estreinaldi mundialarekin emango diote hasiera aurtengo programazioari, eta bertan, 73 proiekzio, mundu mailako estreinaldi bat, Europako hiru eta estatuko 8 estreinaldi izango dira. Baina horretaz gain, emanaldi bereziz eta jarduera paraleloz beteriko programazioa ere egongo da aurten. Emanaldi berezienen artean, esaterako, “Becky” thriller dotore eta odoltsua egongo da, eta jarduera paraleloaei dagokienez, aldiz, Akelarre unibertsoarekin topaketa berezia antolatuko da maiatzaren 9an Azkuna Zentroan, Nerea Torrijos, Arantzazu Calleja eta Maite Arroitajauregiren eskutik.
Saio bakar bateko sarrerek 5 euro balioko dituzte eta Golem-Alhondiga txarteldegietan eta webgunean eskuratu ahal izango dira. Golem-Alhondigako 2.aretoko emanaldiek, berriz, doako sarbidea izango dute.
Informazio gehiagorako, sartu www.fantbilbao.eus-en
Deskargatu hemen