Lau emakume omenduko ditu ADDEK, Dantzaren Nazioarteko egunean

Apirilaren 29a, Dantzaren Nazioarteko Eguna da gaur. Duela 40 urte inguru ezarri zuen egun hau UNESCOk, eta data aukeratzeko arrazoia Jean-Georges Noverre maisu eta ballet modernoaren sortzailearen jaioteguna izan zen.

Gaurko eguna ospatzeko, ADDEk, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak omenaldia egin nahi die 80ko hamarkadan ibilbide profesionala hasi eta gaur egun Euskadiko dantzaren sektorean jardunean jarraitzen duten emakumeen belaunaldiari. Horretarako, azken lau hamarkadetan Euskadiko dantzaren historian funtsezkoak izan diren lau emakume gonbidatuko dituzte: Ana Remiro Donostiako Udal Dantza Eskolako irakaslea, Alicia Gomez Dantzertiko irakaslea, Ana Rosa Tercero, bere Zentroko zuzendaria eta Laura Etxebarria La Fundicióneko zuzendaria.

Ekitaldia gaur izango da, eguerdiko 12:30etan Dantzertiko Auditorioan, baina streaming bidez jarraitzeko aukera ere egongo da Bilbao Kultura-ren You Tube kanalaren bidez.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Mobilizazioak antolatu ditu Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak maiatzaren 29an

og. Api 29 , 2021
Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako hainbat herritan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute pentsionistek. Maitzaren 29an aldarrikatuko dituzten puntuak, besteak, 1080 euroko pentsioa, erretiro aurreratua, 2021erako iragarritako murrizketa berriak gaitzestea eta neurri erangikorrak hartzea izango dira, pentsioetan dagoen soldata arrakala murrizteko. Horiek dira aldarrikapenetako batzuk. Beraz, maiatzaren 29an, […]

Honekin lotuak