Azken urteotan Bilboko Udalak euskalgintzako eragileren bat nabarmentzen du, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, udaletxeko Arabiar Aretoan egin ohi duen harreran. Aurtengoan ikus-entzunezko hiru hedabideren lana omendu nahi izan du: Bizkaia Irratia, Bilbo Hiria Irratia eta Hamaika Telebista. Aipamena jasotzea atseginez hartu du Bilbo Hiriaren izenean mintzatu den Ane Zabala esatariak […]

Apirilaren 29a, Dantzaren Nazioarteko Eguna da gaur. Duela 40 urte inguru ezarri zuen egun hau UNESCOk, eta data aukeratzeko arrazoia Jean-Georges Noverre maisu eta ballet modernoaren sortzailearen jaioteguna izan zen. Gaurko eguna ospatzeko, ADDEk, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak omenaldia egin nahi die 80ko hamarkadan ibilbide profesionala hasi eta gaur […]

Gaur  bete dira sei urte Iñigo Cabacas hil zela, Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota baten ondorioz. Orduan gertatutakoa gogoratzeko eta urrian egingo den epaiketara begira “justizia” eskatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte asteburu honetan.Larunbatean ohikoa bilakatu den moduan hura zauritu zuten lekuan omenaldia egin zuten. Txalaparta doinuekin abiatu zen ekitaldi hunkigarria. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180319_I%c3%b1igoCabacas.mp3 […]

Mieltxo Monforten lagun ugari bildu ginen asteartean Kafe Antzokian, ekitaldi xume baina gogoangarri baten bidez otsailaren 25ean utzi gintuen Mieltxori gorazarre egiteko. Zenbat Gararen izenean mintzatu ziren Xabier Monasteriok eta Isabel Isazelaiak Mieltxoren soslaia marraztu ziguten; Ainhoa Markinezek Potojorran bertso-eskolakoek egindako bertsoa kantatu zuen; Rafa Ruedak Internazionala jo eta abestu […]