Gazteengandik gazteentzat eginiko ekitaldia da Erantzi. Helburua? Gazteen artean harreman afektibo sexualak sustatzea. Tailerrak, dinamikak eta mahai-inguruak antolatu dituzte gaur arratsalderako. Ekimenaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko gurera etorri dira Aiala Lazika eta Markel Crespo, ekimenaren antolatzaileetako bi.   https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230608_erantzi.mp3 Deskargatu hemen.

Apirilaren 29a, Dantzaren Nazioarteko Eguna da gaur. Duela 40 urte inguru ezarri zuen egun hau UNESCOk, eta data aukeratzeko arrazoia Jean-Georges Noverre maisu eta ballet modernoaren sortzailearen jaioteguna izan zen. Gaurko eguna ospatzeko, ADDEk, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak omenaldia egin nahi die 80ko hamarkadan ibilbide profesionala hasi eta gaur […]