Bizkaiko Golkoan Kretazeo Ertainean lurra zabaldu eta mehetu zenean, lur azpiko magma gora joan zen eta lur azaleko sedimentuetan txertatu zen, era horretan intrusio magmatikoa sortuz. Intrusio magmatikoaren sorrera eta ondorioak ezagutze aldera, Luis Agirrezabalarekin, UPV/EHUko Geologia saileko ikertzailearekin bildu gara gaur Zientzialari saioan. Berak adierazi digu zeri esaten zaion […]

Itsasora joko dugu gaurkoan ere, itsas azpira, zehazkiago esatearren. Makroalgez jardungo dugu saio honetan, eta termino berriak ikasiko ditugu: makrofitoak, errezelak, eta abar. Komunitate konplexuak osatzen dituzte makroalgek, eta ezinbestekoak dira, itsas azpiko izaki bizidun askok bizirik iraun dezaten. Zorigaitzez, azken aspaldion klima aldaketak bortizki eraso egin die horrelako ekosistemei. […]

Durangoko Azokan erakusmahai txikia ezarri du Xabier Monasterio idazle eta irratikide lagunak. Testu Zaharrak edo TZ bere proiektu pertsonal kuttuna da, “ekimen apala” bere esanetan. Batetik, Euskal Herriko klasikoak aukeratu eta, hitzaurre-kokapen berri bat gehituta molde berrian ezartzen ditu eta, bestetik, atzerrietako liburu esanguratsu klasiko batzuk hautatu eta, euskarara ekarririk, […]

Bilbon dabil Gabriel Aresti eguna antolatu dute larunbat honetarako Loraldiaren eskutik.  Gabriel Aresti kultur elkarteak eta Karmelo Landa izango dira jardunaldiaren bihotza eta gaur gurean izan dira. Egun osorako egitaraua antolatu dute horretarako, hiru jardueratan banatuta. Lehenik, Ibaizabal itsasadarrean bisita gidatua egingo dute itsasontziz. Ondoren Kafe Antzokian bazkaria eta eguna […]

Bilbo da Gabriel Arestiren etxea. Aitaren etxea eragotzia, debekatua, lapurtua. Arestiren ibilaldi bilbotarra hasi dean, Bilboren egoera ez zen batere gozoa: Deustu lokartua, Neguri aberetua. “ Hau ez da Euzkadi-dio orduan Arestik- hau Gaztela da”. https://bilbohiria.com/docs2/2022/bilbongabrielaresti/16_bilbon_dabil_gabriel_aresti_bilbo_da_etxea_16.mp3 Deskargatu hemen.

Enara, hegazti migratzailea. Udaberrian dator, udazkenean badoa. Bilbotik migratu egin behar du herritar ugarik udan, itsasertzeko herrietara. Horrela aldatu zen Aresti Esteban familia osoa Bilbotik  Ea herrixkara, Bizkaiko kostaldera. Bere asmoa bertan denboraldi luzeak pasatzea zen. Gabriel Aresti larri gaixorik zegoen, eta medikuek agindu zioten atsedena hartzea giro lasai eta […]

Bilbo zehar ibilbide luzea egin ondore, heldu gara Areatzaraino, Bilbok orain duen agora irekia, plaza publikoa, lanean eta jaietan, argian eta ilunean. Argia eta iluna txandatzen bait dira Bilbon etengabe. Locus amoenus ala locus dramaticus. Paradisua eta infernua, biak baitaude Bilbo bakar batean. https://bilbohiria.com/docs2/2022/bilbongabrielaresti/14_bilbon_dabil_gabriel_aresti_paisaiak_14.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboko Plaza Barritik Plaza zaharrera bidea egin dugu, Zazpi kaleetan barrena. Bilboko kontsulatu plaza aurkitu dugu Ibaizabalen bazterrean, San Antzon Zubiaren eta elizaren alboan. Gabriel Aresti gurekin dator eta hamaika galdera egiten hasi zaigu. Zein da Bilboren aldaketa sakonen kausa sakona. Zein da kausaren kausa. https://bilbohiria.com/docs2/2022/bilbongabrielaresti/12-bilbon_dabil_gabriel_aresti_bilbo_matxinatu_zenean_12.mp3 Deskargatu hemen.

Oteiza eta Aresti elkarrizketan ikusi eta entzun ondoren, udaletxe paretik oinez goaz Zazpikaleetarantz. Eta ikusten ari garenez, askaotik sendejara, sendejatik askaora, Bilbon esperantza… Plaza Barria. Gaur, Euskaltzaindiaren egoitza nagusia bertan. Bilbo honetan dabil Gabriel Aresti, eta etenik gabe dihardu lanean. https://bilbohiria.com/docs2/2022/bilbongabrielaresti/11_bilbon_dabil_gabriel_aresti_euskaltzindia_arestiren_bilbon_11.mp3 Deskargatu hemen.