Pikuxar euskal txokoa ezagutuko dugu, Irurtzunen kokatuta dago eta 2003an sortu zen, euskaldunon elkargunea izateko asmoz, euskararen normalizazioan lan egiteko asmoz, eta ordutik hainbat ekimen egin dituzte. Nerea Balda etorri zaigu Bakaikura eta urteetako ibilbidea kontatu digu. Azken urteetan salto ederra eta handia eman eta Pikuxar egoitza aldatu dute. Ekainaren 21ean Pikuxar taberna berria zabaldu zuten, herri erdialdean etxe eraberritua eta lokal berria dute. Asmoez, eraikin berriaz eta aurrera begirakoaz berba egin dugu Baldarekin.
Deskargatu hemen.