Gaurkoan gerri minen inguruen berba egin dugu Oier Gorosabel fisioterapeutarekin izan ere ohikoa den mina da. Pelbisean bat egiten duten gerri eta izterrek gure grabitate-zentroa osatzen dute. Bertako muskuluak gorputzeko indartsuenak dira, adibidez aurreko batean aipatutako pubis osteopatian nahastuta daudenak, eta gehienak Ormaiztegiko txakurrarena egiten dute, “jo eta pasa” alegia: izterrean hasten direnak gerriraino ailegatzen dira, eta alderantziz. Batzuetan muskulua bera luzea delako (iliopsoas), eta bestetan muskulu txikiagoek faszien bitartez kateatuta lan egiten dutelako. Kontua da, praktikan, gerriko edozein arazok izterretan eragina izango duela, eta alderantziz. Beste modu batera esanda, sendatzen ez diren gerriko min horien azpian, askotan, giltzadura azetabulofemorala (mokorraren edo aldakaren giltzadura) egoten dela.
Deskargatu hemen.