Udalaren asmoa da herritar guztiengana iristea eta haiek animatzea, eta euskara ikasi nahi duten pertsonen era bateko eta besteko profilak agerira ekartzea, aurrera egitearren Bilbo uri euskaldunagoa bihurtzeko eginkizunean.
Bilboko euskaltegiak moldatu egin dira egoera sanitarioaren aurrean, eta haien eskaintza segurua da. Bigarren urtea izango da ilaran ikastaro ez–aurrez aurrekoek eta bitarikoek pisu handiagoa izango dutena, errazagoa delako horrela osasun– eta segurtasun–neurriak betetzea. Bilbok 17 euskaltegi dauzka, eta, iaz, 6.800 pertsona matrikulatu ziren haietako batean edo bestean. Ikasleak, gehienbat, emakumeak dira, eta goi mailako ikasketak dauzkate, eta 26 eta 50 urte bitarteko adina dute.
Deskargatu hemen.