Kataluniako hauteskundeen biharamunean, kronika Bartzelonatik

Kataluniako hauteskundeen emaitzak aztertzen aritu gara gaur goizean, Bartzelonan berri emale izan dugun Jabi Zabalarekin. Junts Pel Sí hautagaitzaren garaipenari (62 diputatu), CUP hautagaitzarenak (10) gehituz gero, independentziaren aldekoek 20 eserlekuko aldea ateratzen diote unionismoaren blokeari (Cuitadans, PSC eta PP). Ikusteko dago oraino jarrera argirik hartu ez duen Catalunya si que es Pot taldearen jarrera eta etorkizuna zein izango den, Podemosekiko tratuak emaitza makalak ekarri baitizkio ICVri,

Hazkunde handia izan duen CUP hautagaitza ezagutu eta bertako kideen hitzak jaso ditugu gaurkoan, hurrenez hurren Quim Arrufat eta Anna Gabrielenak. Bart 97 irratian CUPeko bozeramale Anna Gabrielekin zuzenean eginiko elkarrizketa ere ekarri dugu gaurko uhinetara. Hauteskundeotara aurkezten ziren lehiakide guztien profila aztertu du guretzat Marc Biosca lagunak eta datozen asteotako zalantza eta galdera batzuk plazaratu ditugu.

Deskargatu hemen

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Barakaldoko Euskararen Aholku Batzordea eratu nahi dute

ar. Ira 29 , 2015
Sorpresa pozgarria hartu berri dute Barakaldoko euskaldunek, bertatik Gotzon Hermosilla kazetariak kontatu digunez: alkatearen arabera, laster eratuko dute Euskararen Aholku Batzordea. Berri ona da, inondik inora, baina lehen gertatzen zen bezala, udalak honen inguruan ateratako oharra gazteleraz baino ez dago idatzita. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150930gotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak