Haurrei zuzendutako Ikusi eta Ikasi programa martxan da

Bilboko Udalak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera, aurten ere abian jarri ditu umeentzako ikuskizunik onenak euskaraz. Ikusi eta Ikasi programa abian jarri da, 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat. Aurtengoa 14. edizioa da. Ekimen honen helburua ondo pasatuz euskararen erabilera bultzatzea da, aisialdirako eta modu dibertigarrian, kulturaren bidez hezkuntza sustatuz eta kalitatezko programazioa eskainiz. Hamalaugarren edizio honetako eskaintza era askotakoa da: ipuin-kontalariak, magia, antzerkia, ikuskizun interaktiboak eta kontzertu didaktikoak, baita musikaterapia eta barreterapia-tailerrak ere. Aurten tailer berriak ere egongo dira, esate baterako, gozoki naturalena, modelajearena eta txiki-erritmoarena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Uxue Alberdirekin solasean, bertsoaz, idazteaz, "Jenisjoplin" nobela berriaz

og. Urt 18 , 2018
Uxue Alberdi gonbidatu dugu gaurko solasaldirako. Argitaratu berri duen Jenisjoplin nobelaz jardun dugu berarekin. Baina nobelaz gain bere jardunaz ere mintzatu  gara berarekin. Uxue Alberdi Estibaritz, 1984an Elgoibarren jaioa, bertsolaria, idazlea kazetaria. Bertsolaritzan lehen pausuak Elgoibarren eman bazituen ere bere lehen plaza 22 urterekin egin zuen Bilboko kafe Antzokian, Santutxuko […]

Honekin lotuak