Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen MusEkintza jaialdia irailaren 24an hasiko da, eta hilabete bakoitzeko azken larunbatetan egingo da; egun horiez gain, ekainaren 11n eta 24an ere ikuskizunak izango dira. Honako hauek izango dira MusEkintza jaialdia hartuko duten tokiak: La Encartada Fabrika Museoa, Balmasedan; El Pobaleko Burdinola, Muskizen; Txakolingunea, Bakion; Euskal Herria Museoa, Gernikan; Arkeologi Museoa, Bilbon; Arrantzaleen Museoa, Bermeon; eta azkenik, Muñatonestarren Gaztelua.
Deskargatu hemen.

