Ikasle euskaldun eleaniztunak heziko dituen Hizkuntza proiektua garatzeko gida aurkeztuko du Sortzen elkarteak

Sortzen Elkarteak, Ikasle Euskaldun Eleaniztunak heziko dituen Hizkuntza Proiektua garatzeko Gida Praktikoa aurkeztuko du, abenduaren 2an Bizkaiko Dima herrian burutuko dugun ekitaldian. Hizkuntza-proiektua ikastetxe guztiek sortu behar duten dokumentua da. Bertan,ikastetxeko hezkuntza-proiektuan oinarrituta, hizkuntza-helburuak finkatzen dira, eta ondorioz, hizkuntza ezberdinen irakaskuntzarako irizpideak eta ikastetxeak dauzkan,barne zein kanpo harremanetarako hizkuntza-irizpideak ere jaso behar ditu. Olatz sortzen elkarteko kidea izan da gurean. Hizkuntza-proiektua egiteko diseinatu dugun Gidak horixe baitu ezaugarri edo bereizgarri egon daitezken beste batzuekiko, hau da, prozesu berean eta elkarlanean egiten dutela bidea ikastetxeak eta komunitateak. Prozesuaren amaieran ikastetxeak bere hizkuntza-proiektua berristuta izango du eta komunitateak euskara plan osagarri bat izango du herri eragile zein herritar norbanakoen atxikimendu ahalik eta zabalenarekin gauzatzekoa.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Santutxuko Orue txaleta kartzela izan zenekoa gogoan

ar. Aza 28 , 2017
Bihartik hasita larunbata bitartea “ Orue kartzela, andreak, iragana eta duintasuna” jardunaldiak antolatu dituzte Santutxun.  1937ko ekainean faxistak Bilbora heldu eta gutxira muntatu zuten Orue txaletean emakumeen kartzela politikoa. “Gudari eta miliziano andrazkoak eta errepublikazaleei laguntza ematen zieten andrazkoak espetxeratzeko leku bat nahi zuten faxistek”, eta funtzio horixe bete zuen […]

Honekin lotuak