28 urte dira jadanik Amadou Bagayoko eta Mariam Doumbia elkartu eta musika egiten hasi zirela bikote moduan. Mariam, ezkontzetan eta jai tradizionaletan kantatuz hazi da, eta Amadouk berri, gaztetandik zorroztu ditu bere hortzak Les Ambassadeurs taldeko gitarrajole moduan, Afrika mendebaldeko banda legendazko eta beroenetako batean. Beraien azken diskak, ‘Dimanche à Bamako’ izenekoak, munduan zehar zabaldu den oiartzuna eman die, Manu Chaoren ekoizpenak lagundutako arrakasta. Dena den, bikotearen indarra berezkoa dela frogatzen du bere aurreko diskekin osatutako bildumak. Hau izango da programaren ardatza, ‘Sou Ni Tilé’, ‘Ge ni Mousso’ eta ‘Wati’ disken bilduma osatzen duen ‘Amadou & Mariam best of’. Saioa deskargatu HEMEN.
Next Post
PIPERPOLIS: Mikel Aranzabal, "Artea" antzezlana eta Peru Magdalena
al. Ots 5 , 2007
Mikel Aranzabal bakarlaria, Artea antzezlana eta Peru Magdalenaren Lile Mikel Aranzabalek lehenengo diskoa eman berri du argitara, ‘Pentsamendu hutsak’ izenburupean, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik atera du, hamabi kanta akustikoekin osatutako diskoa, Piperpolisen entzun gai izan dira. Datorren astelehenean eta asteartean Arriaga antzokian Artea antzezlana taularatuko du Kanpingagas taldeak, Asier […]
Honekin lotuak
-
2014/03/28
IBAIZABAL: Nafarroako ubidea
-
2008/01/31
OHOZPELAK BALEITU IV. Neurria saila III.
-
2015/05/09
ASTEBURUAN, ZE INGOU?
