Bigarren saioa izan da gaurkoa Sototik-entzat, eta lasaiago, solteago ibili gara aurreko hasteko estrenuaren ondoren. Entzun ditugunen artean, Zan Hoffman Estatu Batuarrarren identitate askotariko bat den “Zanstones”-en “Authority” izeneko pieza(ordu erdikoa, saio erdia hartuz), L’enfance rouge talde frantziar/italiarraren pieza ilun eta hipnotik
o bat, Akauzazte Azkoitiarren Azalberritan diskotik harturiko “Yonki”(laburra baina intentsoa), Xabier Erkizia eta Gaizka Sarasola lesakarrak euskal tradizioa ikuspegi berri batetik emanaz, Kammerflimmer kollektief-en free-jazza eta zarata, Un caddie renverse dans l’herbe proiektu brasildar/kataluniarra eta Amodio, Lisaböko Jabik Aurelien Rotureau belgikarrarekin batera duen proiektua. Saioa deskargatzeko, egin klik hemen.
Next Post
INAUTERIAK G. ARESTI EUSKALTEGIAN
ol. Ots 16 , 2007
Otsailak 16, inaute festa Gabriel Aresti Euskaltegian. Euskara ikasten diharduten 1.500 ikasletik gora, denak helduak, mozorrotuta eta giro onean ari dira esketxak egiten, kantuan, lehiaketetan parte hartzen. Bistan da, Euskara ikastea ez da soilik egitura gramatikalak bereganatzea Administrazioaren eskaerei aurre egiteko. Gure euskaltegira datozenek euskara biziz ikasteko aukera dute, […]
Honekin lotuak
-
2013/04/19
IBAIZABAL: Argia astekaria (2365. zenbakia)
-
2008/02/25
SOLASALDIA: CO2, Ur Partzuergoa, Itoitz…
-
2013/05/09
POTTO: Erika Lagoma elkarrizketatua

One thought on “SOTOTIK: Zanstones, L’enfance rouge, Akauzazte…”