SOINUGELA: Neil Youngen lehengo eta oraingo emaitzak

Neil Young    Neil Young kanadar musikari apartaren lehengo eta oraingo emaitzak dastatzeko aukera eskaini digu gaurko irratsaioan Pedro Elias Igartuak. Denbora izan da, beraz, Kanadako izarraren musika hautatzeko erabili dituen bi ardatzetariko bat. Beste ardatza gitarra elektrikoa edo akustikoak erabiliz beraren estiloa nola aldatzen ikustea izan da, countrytik rock hutsera doazen ñabardura guztiak azpimarratuz. Bestalde, esan behar dugu Neil Youngek iaz Irakeko gerraren aurka kaleratutako Living With War (Gerrarekin bizi izanez) diskotik izen bereko kantua entzun dugula, euskal itzulpen eta guzti. Baina bisitari gehiago izan dira Soinugela honetan: Nigel Kennedy biolinjole klasikoak jazz giroan grabaturiko azken diskoa; Jarvis Cocker Ingalaterrako pop rock musikaria; Elliott Murphyren azken diskoa (Coming Home Again “Etxera bidean berriro”); Fishbone, musikari beltzez osaturiko rock taldea; Miles Davisek Summertime kanta zoragarriaz eginiko bertsioa; eta Popa Chubby gitarrajoleak Hendrixen zenbait kanturen gainean eginiko bertsio paregabeak. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Entzun: [audiohttps://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela070215.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOTOTIK: Zanstones, L'enfance rouge, Akauzazte...

og. Ots 15 , 2007
Bigarren saioa izan da gaurkoa Sototik-entzat, eta lasaiago, solteago ibili gara aurreko hasteko estrenuaren ondoren. Entzun ditugunen artean, Zan Hoffman Estatu Batuarrarren identitate askotariko bat den “Zanstones”-en “Authority” izeneko pieza(ordu erdikoa, saio erdia hartuz), L’enfance rouge talde frantziar/italiarraren pieza ilun eta hipnotiko bat, Akauzazte Azkoitiarren Azalberritan diskotik harturiko “Yonki”(laburra baina […]

Honekin lotuak