Edizio honetan Bilboko La Bolsa udaltegira mugitzen gara Euskal Podcast elkartearen aurkezpenera aktualitate teknologikoa eramateko. Hor barne, sare sozialen gatazkak, 5Garen zabalkuntza, kotxe autonomoen hedapena eta TituLOL izango dira gure protagonista nagusiak.
arean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.
Ostegunean Bira kulturgunean Istanbul Ikuskizun literario musikala estreinatuko da. Horren inguruan berba egiteko gaur Lutxo egia hurbildu zaigu Bilbo Hiria irratira. Bere hitzetan esan dezakegu migrazioaren aurrean, begirada tragikomikoa bat dela ikuskizuna. Izan ere abiapuntua edonori barre eragiten dio. Jokin Gorostiza dugu protagonista. Kazetaria dugu eta errefuxiatu kanpamentuetan egon ostean […]