Istanbul ikuskizun literarioan migrazioekiko begirada tragikomikoa

Ostegunean Bira kulturgunean Istanbul Ikuskizun literario musikala estreinatuko da. Horren inguruan berba egiteko gaur Lutxo egia hurbildu zaigu Bilbo Hiria irratira. Bere hitzetan esan dezakegu migrazioaren aurrean, begirada tragikomikoa bat dela ikuskizuna. Izan ere abiapuntua edonori barre eragiten dio. Jokin Gorostiza dugu protagonista. Kazetaria dugu eta errefuxiatu kanpamentuetan egon ostean Istanbulen hegazkina hartuko du, etxerako bidean. Baina hegazkinean datorrela, denak gizonak eta burusoilak direla konturatuko da. Oier Guillan aktoreak ahotsa jarriko dio Jokin Gorostiza kazetariari. Pelax, Telmo Trenor eta Elena Ramirezek soinu-banda sortu dute beren-beregi zuzenean joateko. Lau lagun izango dira oholtzan, hiru musikari eta aktorea, Lutxo Egiak berariaz idatzitako testu bat esku artean dutela.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

TRABESKALEA: Gizarteak alkoholarekin duen harremana

ar. Abe 21 , 2021
Jai aurreko azken saiorako gizarteak alkoholarekin duen harremana aztertu dugu. Aisialdirako tartea hartzen dugunean oso ohikoa da taberna bueltan geratzea lagunekin, izan ere, alkohola edatea oso barneratua dugu gure kulturan. Hain dago errotua ezen zaila egiten zaigula alkoholik gabeko jai edo ospakizunik imajinatzea. Oso gaztetatik hasten gara edari alkoholdunak edaten. […]

Honekin lotuak