KIROL ESKIROL: Euskal Selekzioa mundura eta mundua Euskal Herrira

Kirolaren lubakia heldu da berriz ere Bilbo Hiria irratira, eta gaurkoan saio mundiala dugu, izan ere, Euskal Selekzioa mundura eraman dugu eta mundua Euskal Herrira ekarri.
Zenbait kirolen Euskal Selekzioen izena eta izana aztertu ditugu Kirol Eskirol atalean Beñat Zarrabeitia kazetariaren laguntzarekin.
Euskadiko Padel federazioaren idazkari teknikoa den Amaia Martin elkarrizketatu dugu, mendi-korrikalarien afera ezagutu dugu Asier Larruzearen ahotsean eta Iker Gurrutxagaren kronika biziaz gozatu.
Unai Mendibururen bertsoa eta Ibon Burgoak ekarritako musika lagun, ordubete pasatxo, kirolak astintzen. Gaurkoan, gure Selekzioak!
on egin

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskaltzaindiak azken 50 urteetan euskararen normatibizazioaren arloan egindako lana bildu du

ol. Urt 21 , 2022
Euskaltzaindiak azken 50 urteetan euskararen normatibizazioaren arloan egindako lana biltzen duen gidaliburua plazaratu du, Iberoamericana Vervuert argitaletxearekin batera: Arantzazutik mundu zabalera. Euskararen normatibizazioa: 1968-2018. Hain zuzen ere, 2018an, Akademiaren mendeurrenaren baitan egin zen jardunaldian jasotakoak bildu dira argitalpen berrian: guztira, jatorri askotariko 49 adituk hausnartu eta esandakoak. Andres Urrutiak Euskaltzainburuak ekarri […]

Honekin lotuak