Gogoratu lagunak, Barakaldo hornitzen duen urtegi horretan hainbatetan lindanoa aurkitu dutela, eta azkenean, arrazoi teknikoak tarteko, Barakaldoko udalak konexioa moztea erabaki berri du. Bien bitartean, Barakaldon ur garbia edatearen aldeko Plataforma aste honetan Bruselara joango da, Gotzon Hermosillak kontatu digunez.
Azken egunotan gosaldu, bazkaldu eta afaldu egiten dugu ebolaren inguruko berriekin. Afera serioa da, batez ere Afrikan, baina hemen beldurra ari dira hedatzen, bestelako arazorik ez balego Josu Larrinagak azaldu duenaren arabera. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141013josularrinaga.mp3 Deskargatu hemen