Futbolik gabeko Mundialari begira jarri gara, Qatarrera egin dugu bidaia eta txapelketaren erpinak aztertu ditugu Beñat Zarrabeitia kazetariaren laguntzaz (furgolaren Wikipedia bizia). Estudiora Mikel Bengoetxea etorri zaigu bisitan, Iñaki Williams Ghana  Irabazi peñaren ordezkaria eta bitxikeriaz blaitu gaitu. Irrebetentzia maite dugunez, ez espero saio seriorik eta azterketa mardul-sakonik FIFA ustela! […]

Kirolaren lubakia heldu da berriz ere Bilbo Hiria irratira, eta gaurkoan saio mundiala dugu, izan ere, Euskal Selekzioa mundura eraman dugu eta mundua Euskal Herrira ekarri. Zenbait kirolen Euskal Selekzioen izena eta izana aztertu ditugu Kirol Eskirol atalean Beñat Zarrabeitia kazetariaren laguntzarekin. Euskadiko Padel federazioaren idazkari teknikoa den Amaia Martin […]