Euskaltzaindiak azken 50 urteetan euskararen normatibizazioaren arloan egindako lana bildu du

Euskaltzaindiak azken 50 urteetan euskararen normatibizazioaren arloan egindako lana biltzen duen gidaliburua plazaratu du, Iberoamericana Vervuert argitaletxearekin batera: Arantzazutik mundu zabalera. Euskararen normatibizazioa: 1968-2018. Hain zuzen ere, 2018an, Akademiaren mendeurrenaren baitan egin zen jardunaldian jasotakoak bildu dira argitalpen berrian: guztira, jatorri askotariko 49 adituk hausnartu eta esandakoak. Andres Urrutiak Euskaltzainburuak ekarri dizkigu xehetasunak. Liburua sei ataletan banatu da (5+1), eta azken 50 urteotako ahaleginen lagin interesgarria eskaintzen du, ondorio ugari azpimarratuz.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Igerilekuko ikastaroan

lr. Urt 22 , 2022
Lur eta Ilargi igerilekuko ikastaro batean egon dira gaur. Asko gustatzen zaie uretan ibiltzea baina ez zaizkie batere gustatu gaur beraiekin egon diren zirikatzaileen hitzak. https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/220122_gaurezdagoeskolarik_igerilekuan.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak