Seiurte taldea bueltan da berriro ere, asko poztu gara kantu berriak ekarri dizkigutelako. 2021eko bukaera Cavo Cañaveral deituriko lana aurkeztu zuten. 25 urteko ibilbidean aurrera jarraitzen du berrizko taldean, gauzak okertzen badira ekaitzaren aurrean daudela diote kantu batean. Iokin seiurteko kidea etorri zaigu irratira. Zortzigarren lana eskuan duela, diskoa entzun dugu.
Asteburuan estreinatuko dute Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria, Kingdom/Erresuma/Reino, Shakespeareren tragediak oinarri dituen antzezlana dugu. Calixto Bietok zuzendu du eta Bernardo Atxagak egokituta. Lehenengo emanaldia ostiralean izango da, hilak 11, 19:00etan. Idazle ingelesaren tragediak laburtzen dituen egokitzapena egin du zuzendariak. Betiere haren esentzia gordez. Honako hauek osatzen dute aktoreen zerrenda: José […]