Shakespeareren obran oinarritutako ‘Erresuma’ antzezlana estreinatuko du Arriaga Antzokiak

Asteburuan estreinatuko dute Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria, Kingdom/Erresuma/Reino, Shakespeareren  tragediak oinarri dituen antzezlana dugu. Calixto Bietok zuzendu du eta Bernardo Atxagak egokituta. Lehenengo emanaldia ostiralean izango da, hilak 11, 19:00etan. Idazle ingelesaren tragediak laburtzen dituen egokitzapena egin du zuzendariak. Betiere haren esentzia gordez. Honako hauek osatzen dute aktoreen zerrenda: José María Pou, Joseba Apaolaza, Lucía Astigarraga, Ylenia Baglietto, Ainhoa Etxebarria, Miren Gaztañaga, Iñaki Maruri, Koldo Olabarri, Lander Otaola, Mitxel Santamarina eta Eneko Sagardoy.Azken honekin berba egin dugu; proposamena gordina izan daitekeela azpimarratu du baina aldi berean indartsua.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Sinbiosia ala egoismoa

az. Ots 9 , 2022
Bilakaeraren inguruan eraiki diren teorietan gen berekoiaren eta talde-portaera sinbiotikoa tesiak kontrajarri dira, espezieen bilakaera zerk bideratzen duen azaltzeko. Alde batetik, Dawkins-en gen berekoia deritzon azalpena George C. Williams-en Adaptation and Natural Selection lanean oinarritua dago eta, haren arabera, bilakaeraren gakoa geneetan dago. Horren aurrean, gakoa organismoan eta taldean dagoela […]

Honekin lotuak