Udalak, sentsibilizazio-kanpaina honetarako hautatu duen goiburuan, emakumeei arte eszenikoetan dagokien lekua aldarrikatzen du: “Eszenatik at. Gehiengoa besaulkietan, gutxiengoa eszenatokia”. Gainera, diagnostiko bat egingo du emakumeek Bilboko arte eszenikoen jardueran aurkitzen dituzten oztopoen eta aukeren gainean. Sentsibilizazio-kanpainaz eta antzerki-ikuskizunaz gain, Bilboko Udaleko Berdintasun Sailak iragarri duenez, “diagnostiko bat egingo da emakumeek Bilboko arte eszenikoen jardueran aurkitzen dituzten oztopoez eta aukerez”. Ikerketa honekin, alde batetik, analizatu nahi dugu kultur sektorean eta zehazki arte eszenikoetan oraindik ere aurkitzen dugun desberdintasuna, eta, beste alde batetik, balioa eman nahi diegu performanceei, ekintzarako tresna artistiko moduan, baliatu ahal da-eta lehendik dauden diskriminazioak salatzeko eta emakume artisten lanari balioa emateko.
Deskargatu hemen.