Artearen festa izango da asteburuan Errekalde Hazi ekimenarekin

Maiatzaren 13-14-15ean ERREKALDE HAZI ospatuko da, artearekiko eta kulturarekiko interesak batzen dituen errekaldeko elkarte, kolektibo eta norbanakoen jakinduria eta artearen jaia. Errekalde HAZI auzoko  elkarte-errealitate sendoa eta kultura-aniztasuna kontuan hartuta, gure arte- eta bizitza-adierazpen guztiak aterako ditugu kalera, elkarlanean . Aluzeta zentro komunitarioaren ekimena da (Gazteleku Elkartearen proiektua), gure kultura komunitarioa bultzatu eta ikusarazi nahi duena eta gure auzoan dagoen giro solidario eta parte-hartzailea erakutsi nahi duena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Mungia eta Algortako saioetan izan gara

az. Mai 11 , 2022
POTTO saioaren 290. saioa hedatu dugu gaur Bilbo Hiria irratian. Apirilaren hasiera eta akabu egunetan izan ziren bi saio aletu ditugu: Mungia eta Algorta. Bertan 6 bertsolari izan ziren kantuan, eta seiren (eta beste batzuen) kantuak ekarri ditugu. Ibon Larrazabal “Larra”ren aginduetara Mungiako Torrebillela aretoan kantuan izan ziren Onintza Enbeita, […]

Honekin lotuak