Bizkaiko Foru Aldundiak, beste urte batez Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekimena bultzatu du, Bizkaiko 44 museoekin lankidetzan; efemeride hau maiatzaren 18an ospatzen da. Oraingo honetan ICOMek (Museoen Nazioarteko Kontseiluak) “museoen boterea” azpimarratzen du, eta ildo horretatik Foru Erakundeak herritarrei Bizkaiko museoen aniztasuna eta aberastasuna eskuratzen laguntzea erabaki du. Museoak aktibo daude eta jarduerak eskaintzen dituzte urte osoan zehar. Hori dela eta, oraingo honetan Foru Aldundiak museo horien garrantzia eta eginkizuna azpimarratu nahi ditu, ez bakarrik efemeride honen inguruan, baita urteko egun guztietan ere. Horrela, edizio honetan inguratzen gaituen munduan duten botere eraldatzaileari buruz hausnartzera gonbidatzen da. Aurkikuntzak egiteko leku paregabe gisa gure iragana erakusten digute eta gure buruak ideia berrietara irekitzen dituzte, etorkizun hobea eraikitzeko funtsezko bi urrats.
Deskargatu hemen.