PIPERPOLIS: Asteburuan Breakonstage jaialdia bueltan da

Aurten Maiatzaren 21ean ospatuko da Barakaldon, 22 urtea bete ditu BreakOnstage jaialdiak , leku eta formatu ezberdinetan ospatu izan da kultura urbanoaren jaialdia, baina Ander Garaizabal antolatzaileak azpimarratu digunez, aurten parte hartzea bultzatzea izan dute helburu. Barakaldon  4 gune ezberdinetan. Nazioarteko artista urbanoak parte hartzeaz gain, Euskal Herriko gazteen partaidetza bultzatzen duten ekimenez gozatzeko aukera egongo da. Barakaldoko Herriko plaza, 17:30-18:30. Kultura urbanoen hiru diziplina eskainiko dira: BMX big jump, Scooter akrobaziak eta 1vs1 finalak. Barakaldoko  frontoia, 14:00-17:00. 1vs1 BreakOnStage Ba]le ospatuko da, banakako Breakdance eta dantza urbanoen lehiaketa. Dantzarien arteko “batailak” burutuko dira, DJ batekin, M.C batekin eta modalitate bakoitzeko 3 epaimahai profesionalekin. Izen-ematea zabalik dago. Lasesarre skate park. Barakaldoko skate park nagusian Scooter Freestyle lehiaketarekin gozatzeko aukera izango da eta ekitaldi nagusia Barakaldo Antzokian izango da arratsaldez.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #166: Txo Larronde, Islabat, Duster, Peru Galbete, Pillow Queens, NI,

az. Mai 18 , 2022
Hasteko Itsasutik datorren proiektu zirraragarri bat aurkeztu nahi dizuegu. Txomin Larronde Txo ezizenez aritzen da musika soinu berezi-bereziak egiten. Bere azken lanak Eklektrikoa du izena. Bere aurreko diskoa, 2020an kaleratu zuen, Bordegaineko Dorretik, eta hor ere ageri zen, abesti organikoekin nahasirik, soinu baso enigmatiko, bigarren disko honetan gorpuztu eta eztanda […]

Honekin lotuak