MUSIBLA #166: Txo Larronde, Islabat, Duster, Peru Galbete, Pillow Queens, NI,

Hasteko Itsasutik datorren proiektu zirraragarri bat aurkeztu nahi dizuegu. Txomin Larronde Txo ezizenez aritzen da musika soinu berezi-bereziak egiten. Bere azken lanak Eklektrikoa du izena. Bere aurreko diskoa, 2020an kaleratu zuen, Bordegaineko Dorretik, eta hor ere ageri zen, abesti organikoekin nahasirik, soinu baso enigmatiko, bigarren disko honetan gorpuztu eta eztanda egin duten soinuak. Bere bandcampen daukazue diskoa erosteko aukera. Ez zaizue damutuko. Hurrengo gonbidatuek disko berezia ondu dute, Islabat taldeak disko kontzeptuala sortu dute. Aspaldi ez genuen horrelako lanik ikusi, are gutxiago egun, dena twiterreko txio baten tamainara ekarri behar denean. (K)ito izena jarri diote diskoari eta disko liburu eder bat landu dute, abestietan intentsitatearekin jolasean rocketik edaten duen disko bikaina. Hauek ere Bandcampen aurkituko dituzu. Hurrengo gonbidatuek Duster dute izena eta euren musikari slowcore etiketa jarri ohi diote, txiki gelditzen da, etiketa guztiak bezala, asko dago Together izeneko laugarren disko luze honek. Giro itogarriak, basamortuko hondarretan narras dabiltzanak. Peru Galbetek disko berria kaleratu du, Beiratu. Bere ahots kulunkari eta jostariak garraiatzen zaitu beste norabait, goibelen gainetik paseoan, agian, edo uraren malgutasun bera ematen. Bere bandcampen salgai jarri du diskoa. Dublinetik dator hurrengo banda, Pillow Queens. Euren azken diskoa ari dira aurkezten. Leave the Light On indie-rock klabean idatzitako abesti bilduma interesgarria da, gaur bi abesti jarriko ditugu. Eta bukatzeko Mungiako lagun batengana goaz, NI proiektuaren atzean Xabi Agirre dago, sentsibilitatez gainezka idatzitako abesti bilduma eder bat kaleratu zuen 2021eko hondarrean, Hemen ez dago Zorionik. Zaila da etiketatzen, eta hoberena da entzutea eta bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IREKI GAIOLA: Entrevista con Carlos Callón, coa fotógrafa Ariadna Silva e coa asociación ALingua na semana das Letras Galegas

az. Mai 18 , 2022
O programa de hoxe trae conversas sobre a língua galega e a arte da fotografía na semana da celebración das letras galegas. Falamos com Carlos Callón, mestre e activista da normalizaçom da nossa língua com o qual repasaremos a luita do povo galego por conservar a sua língua e poder […]

Honekin lotuak