POTTO: Bizkaiko Taldekako bertsolari txapelketaren azken kanporaketa

Bizkaiko Taldekako bertsolari txapelketaren azken kanporaketaz gozatu dugu gaurko POTTOn. Arrigorriagan izan zen, eta kantuan aritu ziren POTOJORRI, KANTAKUNE eta TAKETA LEZ! taldeak; Bilbo-Deustu, Gernika eta Mungiako taldeak. Hamaika bertsolariren lana, Arrigorriagan zehar egindako hiru geldialditan. Epaileen + entzuleen puntuazioek erabaki zuten talde irabazlea zein izango… eta gernikarrak garaile izanda, zuzenean sailkatu ziren Larrabetzun jokatu zen jaialdi handira (maiatzaren 28an, Bizkaiko bertsolaritzaren jaian AKERBELTZEN ANTXUMAK taldea izan zen garaile Larrabetzun)

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Hazitik gora lelopean Bastidan ospatuko da Euskal eskola publikoaren jaia

og. Eka 2 , 2022
Gero eta gutxiago falta da Euskal Eskola Publikoaren jairako: ekainaren 5ean egingo dute, Bastidan  29. edizioa izango da aurtengoa, eta jada prest dute dena. Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzaileak azpimarratu digun moduan. Ohikoa den bezala, festa eta aldarrikapena batu nahi dituzte jaialdian. Era berean, ikastetxe publikoaren eguneroko lanari balioa emateaz gain, […]

Honekin lotuak