Solokoetxeko igogailuak bere zerbitzua eten egin du, 87 urtez lanean aritu ondoren. 1935eko ekainaren 22an inauguratutako igogailu honek, Begoñako eta Arangoitiko igogailuak bezala, esleipen baten bitartez funtzionatu izan du azken urteotan, eta orain jakin dugu enpresak bere zerbitzua etengo duela. Hori horrela, gaur goizean Bilboko Udalak Errondan egingo duen igogailu berriaren xehetasunak eman ditu.
Atal honetan Borja bueltan izango dugu berriak komentatzeko. Bere laguntzarekin Appleren WWDC ekitaldia eta bere sistema eragileen bertsio berriak, Erresuma Batuan kargagailu bakarraren dekretua nola aplikatuko den, Microsoftek disko gogor mekanikoak baztertzeko dituen asmoak eta enpresek bezeroei telefonoz gehienez 3 minututan erantzuteko duten betebeharra komentatuko dugu. Gero, Gaming Roomeko Gaizka […]