Duela ia lau urte Madrilgo gobernuak martxan jarritako egitasmo hori EAEra heldu da azkenean. Jaurlaritzak zirriborro bat egin ondoren, eztabaidak Gasteizko Legebiltzarrean izan dira martxoaren amaieran. Horietan, 2-3 ezaugarri berri: alde batetik euskarak ez duela praktikan ezertarako balio; bestaldetik Irrati libre eta komunitarioei ez diete inolako lekurik utziko. Gainera, hasieran baino lizentzia gutxiago banatuko dituzte. Orain Jaurlaritzak behin betiko testua egin behar du Legebiltzarrean onartzeko. Eta hori, Mikel Basabe Aralarreko parlamentariak kontatu digunez, uztailean edo irailean izan daiteke.
Next Post
SOLAS GIROAN: Nekazal mugimenduak/Nekazari bilakaerak
ar. Api 12 , 2011
Ainhoa Iturbe ENHEko kidearekin izan gara; igandean ospatuko den Nekazalgoaren Nazioarteko Borroka Egunaren harira, Jardunaldiak izango dira hilak 13 eta 14an Sarrikoko fakultatean, “Elikagaiak: eskubidea ala merkantzia” izenburupean. Sarrera libre egongo da parte hartu nahi duen ororentzat. Informazio gehiago: www.derechoshumanosdecampesinado.org DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!!
Honekin lotuak
-
2013/11/06
10ETATIK AURRERA: Arabako Kronika
-
2023/11/17
ASTEBURUKO AGENDA: Arren ez galdu!
