Garabide Elkarteak eta Sisariy kitxuen antolakundeak gidatutako Kitxuaren Biziberritze Estrategietako Lehen Nazioarteko Ikastaroan egingo dute bat, Ekuadorreko iparraldeko Ibarra hirian, eragile kitxua eta euskaldunek, tartean AEK, Soziolinguistika Klusterra, Elhuyar Fundazioa, Aiaraldea Ekintzen Faktoria eta Andoaingo Udala. Bihar abiatuko da ikastaroa, gaurkoa Gatxi izan dugu gurean Garabide elkartetik. Garabidek aurten beteko ditu 15 urte hizkuntzatik abiatzen den kooperazio modu berritzailea egiten, hizkuntza lankidetzak hori baitu xede, esperientzia trukearen bidez munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzea.
Deskargatu hemen.