Arabako lur sakrifikatua asteon ARGIAn

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, “Araba, lur aldetik sakrifikatu nahi duten alaba” izenburupean erreportajea; proiektu eoliko eta fotoboltaikoen % 75a bertan dago eta zergatia ulertzeko gakoak eman dituzte erreportajean. Bestalde, Katixa Dolhare elkarrizketatu dute eta euskarazko literaturak euskara klaseetan duen presentzia apurraz mintzatu da Katixa. Bukatzeko, Uxue Juarez idazlea elkarrizketatu du Amets Arangurenek. Irakaslea da eta orain Alkizan dago, eszedentzian, beka batekin.

 

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: PALA JOKOA IZAN DUGU HIZPIDE

ol. Aza 8 , 2024
Frontoian egiten den pala jokoa izan dugu hizpide gaurko saioan. Gatikako Artepe taldeak 10 urte bete dituen aitzakian Iker Sarria elkarrizketatu dugu; Iratxe Aranaga Gabriel Arestiko ikasleak Berangoko frontoian biltzen den emakume taldearen berri eman digu; Leire Alberdik “Erraketistak” erreportajea zabaldu du; Aerobik irakasle naiztarrak; Ane Zabalak Eskirol atalean “Rocky” […]

Honekin lotuak