Sarean Zehar #344: [Twiterren garai berria hasi da, Elon Musk-en eskutik]

Saio honetan Twitterren sortu den nahasketa birpasatuko dugu. Bertan behera utzitako kontuak berrezartzea edo Twitter Blue harpidetzaren prezio aldaketaz gain, kaleratze kolektiboaren prozezuaz hitz egingo dugu ere. 3000 langile baino gehiago kaleratzearen aukako demanda aurkeztu dute langileek, eta uste dute ez duela garaiz eta behar bezala bete. Bitartean, Europar Batasunak martxan jarri du Merkatu Digitalaren Lege berria, Google, Amazon, Facebook edo Apple bezalako erraldoi teknologikoen botere gehiegikeriei aurre egiteko helburuarekin. Bestalde, indarrean sartuko den kotxe kargagailu berrien betebeharrak komentatuko ditugu, haien artean, 2019an 10 milioi litro gasolina eta gasolio baino gehiago saltzen dituzten gasolina-zerbitzuguneek 150 kW-ko edo gehiagoko potentzia duen karga-puntu bat instalatu beharko dutela. Bukatzeko, gure berri azkarrak eta TituLOL.

Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Pharoa Sanders, Sonny West, Anton Fier, Joe Bussard, Springsteen-en sustraiak

ar. Aza 8 , 2022
Soinugela honetan joaten zaizkigun musikarien doinuak berreskuratzea gustatzen zaigu, agian gu ere adinekoak gara eta. Azkeneko asteotan hil diren musikariak izan ditugu gaurko lekukoak. Pasa den irailaren 24an Arkansasen jaiotako Farrel Pharoah Sanders tenor saxo jolea zendu zen, 82 urte zituela. John Coltranerekin hasi zen Kalifornian, gero New Yorkera itzuli […]

Honekin lotuak