Aste honetan Googleri ezarritako isun historikoa aztertu dugu, Appleren iPhone-a atera zeneko hamargarren urteurrena dela gogoratu dugu, ordainduzko telebistaren eskaintza berriak aipatu ditugu eta Europan 5G teknologia bere lehenengo urratsak ematen ari dela aurreratu dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin jorratzen dituena.
Aritz Ipiña izan da Ibaizabal saioan, historian doktorea da, frankismoaren errepresioa ikertu du, eta tesia hiru argitalpenetan argitaratuko da. Dagoneko esku artean badu lehena “ La depuración y represion franquista de las enpleadas y empleados del ayuntamiento de bilbao”. 1936tik 1976ra Bilboko udal langileekin eginiko garbiketaren inguruko ikerketa egin du. […]