Albisteen atalean, Twitterreko arazoez hitz egiten jarraitu dugu, sinesgarritasun-arrakala sortu baitu ordainketa-erabiltzaileen eta egiaztatutako kontuen egiaztapen-zigiluak berdintzean. Bitartean, Mastodonek gorantz jarraitzen du, erabiltzaile berri eta erabiltzaile aktibo askorekin azken aste hauetan. Metak, bere aldetik, Twitterren bidea jarraitzen du, eta 11000 kaleratze iragarri ditu, metaversoaren aldeko apustua ez dela ondo atera aitortuz. Saioa bukatu baino lehen, Libreconera joan gara. Han EJIEko Oscar Guadillarekin hitz egin dugu, eta erakunde horren lana administrazio publikoarekin batera zertan datzan kontatu digu. Eusko Jaurlaritzaren eraldaketa digitalaz eta abian jarri diren berrikuntza-proiektuez hitz egin dugu. Azkena NIK Patrika Digitala da, oraingoz probetan dagoena eta orain arte plastikozko txartelean aurkezten diren egiaztagiriak telefono mugikorrean gordetzeko balioko duena.
Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin jorratzen dituena.
Deskargatu hemen.