Sarean Zehar #348: [Amazon, Alexa iraungitze-data du]

2023ko lehen programa honetan urteko lehen ekitaldien errepasoa egingo dugu, horien artean Consumer Electronic Show-a, berrikuntza interesgarri batzuk utzi dizkiguna. Halaber, DuckDuckGori buruz ere hitz egingo dugu, Googleren saioa hasteko pop-up-ak blokeatuko dituena; Twitterreko 400 milioi erabiltzaileei buruz, datuak lapurtu zaizkienak; eta Microsofti buruz, ChatGPT Bing-en integratuko duena. Horren ildotik, Alexa bezalako entzuleen etorkizunaz ere hitz egingo dugu. Urtarrilean ospatuko diren bi ekitaldi ere gomendatuko ditugu: EuskalHack Security Talks eta Bilbostack.

Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin jorratzen  dituena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #184: Aitor Rubio, Adrian Perez, Just Mustard, Raul Bernal, SZA, Walt Disco

al. Urt 16 , 2023
Aitor Rubio musikariak irekiko du gaurko saioa. Ibilbide luzea duen musikaria da, Euskal Herriko aristarik garrantzitsuenekin lan egin du askotan, orain bere bakarkako diskoa dakarkigu. Argi Izpiak disko dotorea da, ondo egina, erraz jaten zaituena. Pista jarraitu behar zaion musikari betea dugu. Hurrengo gonbidatuak ere bide luzea egina du musika […]

Honekin lotuak