Bertsolari gazteen XXX. BBK Sariketaren finalean Durangaldea Lea Artibai taldeak kantatuko dute

Barakaldon jokatu da Bertsolari gazteen XXX. BBK Sariketaren bigarren, eta azken, finalaurrekoa,  Durangaldea eta Uribe Butroe taldeen artean. Durangaldeak lortu du finalera sailkatzea. Erabakita geratu da abenduaren 1eko finalaurrekoa. Aurtengo finala berezia izango da, sariketaren ostean urteurrena ospatzeko Bertso saioa ere izango da. Atzoko  saioan  Durangaldea eta Uribe Butroe taldeek abestu dute. Saioa Barakaldoko Hizkuntza Eskolan izan da eta herriko euskaltegietako ikasleek bete dute aretoa. Irabazlea Durangaldea izan da. Durangaldeak, beraz, abenduaren 1ean Bilboko BBK Salan jokatuko den finalerako txartela lortu du finalaurrekoa irabazita. Bertan, Lea-Artibai taldearekin jokatuko du saioa. Atzo aurkezleak Peio Molinuevo eta Ander Aldazabal izan dira eta epaimahaia Beñat Romerok, Juanjo Respaldizak eta Miriam Juaristik osatu dute. Idazkari lanetan Ander Elortegik jardun du. Saioan zehar giro oso ona egon da azpimarratu dute. Finala datorren ostegunean, abenduak 1ean izango da BBK aretoan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Lea Artibai taldea eta Durangaldeko taldeak kantatuko dute finalean. 30 urteko ibilbidea egin du daborduko Bertsolari Gazteen BBK Sariketak, eta hori ospatzeko ekitaldi berezia egingo da finalarekin batera, abenduaren 1ean. Bertan une hauetan guztietan sariketa honen parte izan diren bertsolariak, gai-jartzaileak, epaileak… batuko dira, egindako bidea gogoan hartu eta ospatzeko. Sariketa amaitzearekin batera, sorpresa txikiz beteriko egitaraua izango da. Protagonistak eskualde bakoitzeko bertsolari bana izango dira: Ibon Iza, Onintza Enbeita, Igor Elortza, Asier Alcedo, Oihana Bartra, Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue eta Jone Uria, Idoia Anzorandia eta Igor Menikaren gidaritzapean.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Solokoetxeko igogailu berrien lanak hasi dira auzokideen eskariak entzun gabe

og. Aza 24 , 2022
Bilboko Udala Solokoetxe eta Zazpikaleak lotuko dituzten bi igogailu berriak eraikitzen hasi da, joan den ekainean jarduera utzi zuen igogailu zaharraren ordez. Ekainean abisua eman barik Iturribide kalean kokatuta dagoen igogailuak bere jarduna eten zuen, 1935ean inauguratu zen Iturribide kalean Emiliano Amannek diseinatutako igogailua. Zerbitzu publiko honek 87 urtez lotu […]

Honekin lotuak