Solokoetxeko igogailu berrien lanak hasi dira auzokideen eskariak entzun gabe

Bilboko Udala Solokoetxe eta Zazpikaleak lotuko dituzten bi igogailu berriak eraikitzen hasi da, joan den ekainean jarduera utzi zuen igogailu zaharraren ordez. Ekainean abisua eman barik Iturribide kalean kokatuta dagoen igogailuak bere jarduna eten zuen, 1935ean inauguratu zen Iturribide kalean Emiliano Amannek diseinatutako igogailua. Zerbitzu publiko honek 87 urtez lotu ditu Solokoetxeko auzo eta Alde Zaharra, ekainean itxi zen arte. Bilboko Udalak ekainean bertan igogailu berri bat eraikiko zuela iragarri zuen, auzi honek Solokoetxe irisgarria plataforma sortzea bultzatu zuen, izan ere auzokideak kexu dira hartutako erabakiekin. Udala igogailu berria eraikitzen hasi da,  1,5 milioi euroko inbertsioarekin, hamaika hilabeteren buruan martxan jartzea aurreikusi da. Bi igogailu horiek Solokoetxeko eskaileretan egongo dira, eta bi auzoen arteko oinezkoentzako konexioa erraztuko dute; zehazki, Ronda kaletik, 32. zenbakiaren inguruan, Solokoetxeko instituturaino. Lehenengo igogailuak Erronda kalea eta Zazpi Katu lokalaren sarrerako plataforma lotuko ditu. Bi geltoki izango ditu eta 8,5 metroko desnibela gaindituko du. Beira estalita eta metalezko egitura batekin, 13 lagunentzako lekua izango du eta bideozaintza izango du eguneko 24 orduetan. Igogailu berri honen eraikitzea desadostasunak ekarri ditu auzokideen artean izan ere behin baino gehiagotan salatu dute irisgarritasun plan orokorra egin behar dela eta igogailu berria eraiki beharrean dagoena martxan jartzea litzatekeela aukeretako bat.  Obrak auzokideak abisatu gabe abitu dituztela salatu dute, 7 katu gaztetxeko asanbladak ohar bidez argi adierazi du auzokideak kontutan izan gabe eginiko proiektua dela, enpresa pribatuen interesei begirako azpiegitura dela eta kontrol sozialerako erabiliko dutela. Solokoetxe Irisgarrizko Plataformak  igogailu historikoa berriro irekitzearen alde dagoela azpimarratu du,  arrazoi praktikoengatik, ingurumenagatik eta sortu eta lizitatutako erabilera bakarrarekin, garraioarekin eta ez antenekin. Izan ere itxitako igogailua bertan jarraitzen du, antenaz betea, horrek osasunerako ekarri dezakeen kalteekin. Plataformako kideak argi adierazi dute behin da berriz irisgarritasun plana egin behar dutela.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zea Mays taldeak "Adore, Kemena, kuraia" disko berria aurkeztu du

og. Aza 24 , 2022
25 urteko ibilbidea ospatzen dabil Zea Mays taldea, urteurrena borobiltzeko euren ibilbideko hamaikagarren diskoa aurkeztu dute, Adore, kemena, kuraia deiturikoa. Aiora, Pitti, Ruben eta Asier prentsaurrean  azken urteetako nondik norakoak azaldu dizkigute, izan ere azken urteak dena jarri du hankaz gora eta horrek taldearen egiteko aldatu du. 2019an Atera diskoa […]

Honekin lotuak